Athletic Club Museoa
Athletic Cluben Museorako 20 metroko panel erraldoi hau sortu genuen, taldean jokatu duten 700 jokalari baino gehiagoren argazkiz osatua.
Bakoitzaren argazki onena aukeratu, eta mosaiko itzela osatu behar izan genuen, bakoitzari gorputz bat egokituz, kronologikoki ordenatuz eta garaiko ekipazioekin hornituz. Lan hau Aner Elorrieta diseinatzailearekin egindako elkarlana da.





